[dantzan] Gajda Avasi [bideoa]

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Eka 6, 10:43:07, CEST 2011


Bulgariako bideo bat. Soka-dantza bat dantzatzen ari dira, eta neskak
aurretik eta lau mutil sokaren bukaeran sartuta. Juanma Sanchez-en bidez
ezagutu dugu bideoa eta berak musikarien formazio bitxiari erreparatu dio.
Hasieran, musikariak ikusi gabe, xirularru bat edo poltsadun gaita bat
izango dela pentsa daiteke, baina musikariak agertzen direnean konturatzen
gara bi gaitero direla, eta batek doinua egiten duen bitartean, besteak
bordoia egiten du etengabeko arnasketaren teknika erabiliz. Soka-dantza bera
pausatua da lehen zatian, baina indartsua hala ere, eta bizi-bizia bukaeran.

Gajda Avasi [bideoa]
http://www.dantzan.com/bideoak/gajda-avasi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110606/20eca84c/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago