[dantzan] Argia: Erronkariko Ttun-ttuna 1989 [bideoa]

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Eka 8, 12:25:54, CEST 2011


Erronkariko Ttun-ttuna 1969 urtean ikasi zuen Argia euskal dantzari taldeak.
Uztarrotzekoa, Sastre etxeko Ricarda Perez eta Leonides Mayok irakatsita
ikasi zuten eta Izabakoa, Justa Labayruk, garai haietan Iruņean bizi zenak,
irakatsita. Gerora, jasotako guzti hau berriztatua izan zen Iruņeko Maxi
Aranbururen aholkuak jarraituz. Jantziei dagokionez Estornes Lasa familiak
utzitako argazki zaharrak, Erronkariko gaia aurkezten zuten Sorollaren
margoak, Donostiako San Telmo museoan zeuden piezak eta haraneko Juntetxean
ikusgai zeuden jantziak hartu zituzten eredu. Argia euskal dantzari taldeak
1989 urtean Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan Zortziko ikuskizuna eskaini
zuen eta emanaldi hartan irudietako Erronkariko Ttun-ttuna eskaini zuen.

Argia: Erronkariko Ttun-ttuna 1989 [bideoa]
http://www.dantzan.com/bideoak/argia-erronkariko-ttun-ttuna-1989
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110608/ad692477/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago