[dantzan] Cachoeira do Fogo: Pragateado [bideoa]

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
As, Eka 14, 10:05:27, CEST 2011


Musikari erreparatuta Irlandako airea hartu dakioke, loraz apaindutako
kapelei begiratuta Kroaziako zvončariak izan zitezkeen, zapateatua egiteko
moduari erreparatuta Northumberlandeko morrisak clogg dancing egiten izan
zitezkeen, eta urratsak atzeraka ixten dituzten era aintzat hartuta Heletako
Besta Berriko zapurrak izan zitezkeen... Baina ez, Brasilen, Ceará estaduan,
Independencia eskualdean, Cachoeira de Fogo herrian ari dira dantzan
nekazari hauek. "Pragateado" deitzen diote dantza honi, alegia, "zapateado",
eta dantzariak "Reisados" dira, alegia, erregeak.

Cachoeira do Fogo: Pragateado [bideoa]
http://www.dantzan.com/bideoak/cachoeira-do-fogo-pragateado
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110614/78ec5bce/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago