[dantzan] Frantisek Pospisil - Kalejira 1926

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Eka 22, 16:48:18, CEST 2011


Ustez 1926an hartutakoak dira ondoko irudi ikusgarriak. Baiona izan daiteke,
baina ez gaude ziur. Gipuzkoako, Nafarroa Behereko eta Zuberoako dantzariak
ageri dira kalejiran, eta baita Ingalaterrakoak ere. Frantisek Pospisil
ikertzaile txekiarrak egindako grabazioak dira. Ezpata-dantzak maite zituen
eta Europa osoa korritu zuen ezpata-dantzak grabatuz. Euskal Herrira Violet
Alford-en eskutik iritsi zen, eta bideoaren azken segundoetan ageri den
emakumea bera dela uste dugu. Txistulari eta agintarien ondoren, Gipuzkoako
dantzariak ageri dira kalejiran lehenengo, uztai-handiak daramatzatela.
Ondoren, Nafarroa Behereko dantzariak, Faustin Bentaberri izan daitekeenak
gidatuta. Zuberoako dantzariak, eta atzetik Ingalaterrako morris dantzariak.
Zuberoako zamaltzainaren antrixaten ondoren, Nafarroa Behereko dantzariak
jauzi bat eta sorginak dantzatzen ageri dira baita ere. Juan Antonio
Urbeltzi esker eskuratu ditugu honako irudiak. Frantisek Pospisil, 1926.

Frantisek Pospisil - Kalejira 1926 [bideoa]
http://www.dantzan.com/bideoak/frantisek-pospisil-kalejira-1926/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110622/7abf4555/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago