[dantzan] Frantisek Pospisil - Kalejira 1926

jon lizarralde jonerreala a bildua hotmail.com
Ost, Eka 22, 22:33:46, CEST 2011


oso interesgarria bideoa
 



Date: Wed, 22 Jun 2011 22:00:22 +0200
From: oier a bildua dantzan.com
To: dantzan a bildua postaria.com
Subject: Re: [dantzan] Frantisek Pospisil - Kalejira 1926



Xabier Etxabek lagundu digu bideoaren data eta tokia zehazten. "Ustez 1926" eta "Baiona izan daiteke" jarri dugu, izan ere, ez genuen segurantzia osorik datu  horiekin. Xabierrek Jose Antonio Arana Martija-ren "Eresoinka" liburuan jasotako ondoko pasartea bidali digu eta hor aipatzen da irudietan ageri den ekitaldia. "...en las fiestas vascas, organizadas por el Museo Vasco de Bayona en la primavera de 1927, habían actuado grupos de danza vascos y miembros de la English Folk Dance Society de Londres,...". Urtea beraz ez zegoen zuzen, 1927 da zuzena, eta herria bai, Baiona da.

oier.



2011/6/22 dantzan.com <dantzari a bildua dantzan.com>



Ustez 1926an hartutakoak dira ondoko irudi ikusgarriak. Baiona izan daiteke, baina ez gaude ziur. Gipuzkoako, Nafarroa Behereko eta Zuberoako dantzariak ageri dira kalejiran, eta baita Ingalaterrakoak ere. Frantisek Pospisil ikertzaile txekiarrak egindako grabazioak dira. Ezpata-dantzak maite zituen eta Europa osoa korritu zuen ezpata-dantzak grabatuz. Euskal Herrira Violet Alford-en eskutik iritsi zen, eta bideoaren azken segundoetan ageri den emakumea bera dela uste dugu. Txistulari eta agintarien ondoren, Gipuzkoako dantzariak ageri dira kalejiran lehenengo, uztai-handiak daramatzatela. Ondoren, Nafarroa Behereko dantzariak, Faustin Bentaberri izan daitekeenak gidatuta. Zuberoako dantzariak, eta atzetik Ingalaterrako morris dantzariak. Zuberoako zamaltzainaren antrixaten ondoren, Nafarroa Behereko dantzariak jauzi bat eta sorginak dantzatzen ageri dira baita ere. Juan Antonio Urbeltzi esker eskuratu ditugu honako irudiak. Frantisek Pospisil, 1926.

Frantisek Pospisil - Kalejira 1926 [bideoa]
http://www.dantzan.com/bideoak/frantisek-pospisil-kalejira-1926/

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request a bildua postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110622/e10a6fdc/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago