[dantzan] Dantzak 08 Jota eta porrusalda TVE 1990 [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Aza 2, 16:27:17, CET 2011


Jota eta porrusalda dira Dantzak programaren 8. eta azken atalaren
ardatza. Mintxo Garaikoetxeari esker eskuratu ditugun programa hauek
TeleNavarran (TVEren Nafarroako deskonexioa izan zen) eskaini ziren
1989-1990 urteetan. 8. atal honetan, dantzaren irakaskuntzari ere
erreparatzen zaio, eta Lizarran, irakasle bat ume talde bati jota nola
dantzatu irakasten agertzen da. Ondoren, ume horiek jota koreografiatu
bat dantzatzen dute. Ingurutxoen eta bestelako dantza batzuen bukaeran
egiten diren fandango eta arin-arinak ere erakusten ditu programak:
Leitzako ingurutxoaren bukaeran egiten dena, Lesakako soka-dantzaren
bukaeran eta Baztango Gaita edo ingurutxoaren bukaeran egiten dena.
Azkenik, Otsagabiako irudi zahar batzuk ikus daitezke, 60-70eko
hamarkadakoak izan daitezkeenak, eta bertan, gazte talde bat modorro
makila-dantza ikasten ari da. Ondoren, Muskildako baseilzaren aurrean
Enperadorea eta Jota dantzatzen dituzte Otsagabiako dantzariek. Dantzak
08, Jota-Porrusalda, TVE Navarra, 1990.

Dantzak 08 Jota eta porrusalda TVE 1990
http://www.dantzan.com/bideoak/dantzak-08-jota-porrusalda-tve-1990[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/dantzak-08-jota-porrusalda-tve-1990
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111102/f3abab27/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago