[dantzan] Miranda del Castanar: Baile del cordon 1975 [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Aza 3, 16:21:22, CET 2011


Salamancako Miranda del Castanar herriko tradizioak, kontuak, kantuak
eta dantzak ageri zaizkigu Raices, TVEko programaren atal honetan.
1975eko grabazioa da, eta Tia Petra (Petra Nieto) emakumearen eskutik
herriko biztanleak, pasadizoak, erromantzeak eta dantzak aurkeztuz doaz.
Bere lan-tresnekin musika egiten duen perratzailea, zortzi litro ardo
eta "txispatuta" etxeratu zela dioen nekazaria, eta bukatzeko, El Baile
del Cordon, zinta-dantza erakusten dute Miranda del Castanar-eko
herritarrek, Victor Pavon danbolintero lanetan ari dela. Corrobla de
Bailes Tradicionales blogean Carlos Porrok jaso du grabazio eder hau.
Youtube, cuartodeatras.

Miranda del Castanar: Baile del cordon 1975
http://www.dantzan.com/bideoak/miranda-del-castanar-baile-del-cordon-1975[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/miranda-del-castanar-baile-del-cordon-1975
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111103/1f36836b/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago