[dantzan] Arratiko Jota eta porruen Ikastaro sakona

Edurne San Pelayo alulutxo a bildua hotmail.com
Iga, Aza 6, 16:46:51, CET 2011


Arrastion,
Badakigu gaur dela izena emoteko azkenengo eguna baina azkenego momenturarte ez dugu ziur euki.
Emandako telefonora deitu dut eta ez erabilgarri dagoela esaten du entzundako mezuak.
Gorlizko Aratz dantza taldetik bi partaide joatea gustauko litzaiguke ta lekurik egonez gero hirugarren bat. 
Ez dakit mezu honekin nahiakoa izango den izena emoteko,dana dala geroago deitzen saiatuko naiz.

Eskerrik asko
 

From: info a bildua andramaridantzataldea.com
To: dantzan a bildua postaria.com
Date: Tue, 11 Oct 2011 08:43:46 +0200
Subject: [dantzan] Arratiko Jota eta porruen Ikastaro sakona








Andra Mari 
Dantza Taldeak, orain urte asko egindako ikerketa-lan sakon baten ondoren, ia 
galduta zegoen jota eta porruak egiteko era berezi, aberats eta zaharrago bat 
ikasi zuen. Urteetan, taldeko partaide batzuk, Kepa Artetxek, Jon Zamalloak, 
Mikel Zamalloak, besteak beste, hainbat herri, auzo eta baserri desberdinetatik 
ibili ziren Gorbeialdeko erromerietan zehar dantza egiteko era desberdinak 
batzen. 
 
            
Hasiera batean taldeak “Arratiko Jotea” izendatu zuen eta egun ia guztiok 
izen horrekin ezagutzen dugu. Batu ez ezik, zabaldu ere egin dugu urte hauetan 
nahi izan duten guztiontzat eta urteak pasa ahala konturatu gara bai dantza 
talde askok baita herriko erromerietan ere “Arratiko Jotea” egiten 
dela.
 
            
Hau guztia ikusita konturatu gara batzuk oso era desberdinean irakasten 
dutela, batzuek interpretazioa erabiltzen dute eta Andra Mari Dantza Taldeak ez 
du “Arratiko Jotea” inoiz ere interpretatu. Guk batu genuen bezala zabaldu dugu 
eta horrela jarraituko dugu hemendik aurrera ere.
 
            
Kepa Artetxe bera etorri zitzaigun esanez pertsona batzuk berarengana 
joan zirela horrelakoa esanez: “ Kepa, guri erakatsi dozkue besoak behean eukite 
dantzatu behar dogula, eta zeuk ordea ez zeuskun horrela erakatsi!”. Honelako 
esaldien antzekoak entzun ondoren, Kepak ikastaro bat antolatzea proposatu 
zuen.
 
            
Ikastaro honen helburua, Kepak eta berarekin ibili zirenek egin zuten lan 
guztia azaldu, batu zen eran irakastea eta ikastaro garbi, sakon eta funtsezkoa 
egitea da. Kepak dioen bezala: “guk ikasitakoa erakutsiko dogu, argi geratu 
deien zer eta zelan batu gendun”.
 
            
Ikastaroa Galdakaon azaroaren 12an, 19an eta 26an izango da Andra Mari 
Eusko Dantzari Taldeko lokaletan. Maisu bezala Kepa Artetxe egongo eta 
laguntzaileak Mikel Goitia eta Ainara Artetxe izango dira. Azken egunean, 
ikastaroaren amaieran partehartzaile guztiei Juan Manuel Etxebarriaren* eskutik 
Gorbeialdeko ohiturei buruzko hitzaldi bat emango zaie. 
 
            
Hasiera batean ikastaro hau Dantza Taldeentzat antolatuta dago nahiz eta 
beranduago nahi duen guztiontzak egingo den. Dantzarien kopurua murriztua izan 
behar da gure instalazioak oso handiak ez baitira. Beraz dantza talde 
bakoitzetik partaide bi etor daitezke. Ikastaro hau doan izango 
da.
 
            
Parte hartu nahi duenak 636082805 telefono zenbakira deitu dezake. Izena 
emateko epea, gaurtik hasita azaroaren 6ra izango da. 
 
            
Besterik gabe, ea ikastaroan elkar ikusten dugun. 
                                               

                                               
Anima zaitezte.
 
*Juan 
Manuel Etxebarria Ayesta: Euskal Filologian Doktorea; D.Jose Miguel Barandiaranen Etnografiako 
“Bizkaiko Etniker” taldekidea; Euskaltzaindiakoa; Deustuko Unibertsitateko 
irakasle eta ikertzailea Euskal Filologian; BHI-ko katedratikoa Euskal Hizkuntza 
eta Literaturan; Idazlea.
_______________________________________________
Harpidetza 
eteteko, bidali mezua hona:   
Dantzan-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe 
bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu 
harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111106/c56c580a/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago