[dantzan] Pedro Esat: Otsagabiako dantzak [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Aza 7, 11:36:15, CET 2011


Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak beste bideo interesgarri bat
sareratu du. Otsagabiako dantzei buruzkoa da, 1980ko hamarkadan,
Otsagabian, Pedro Esat "El Barbero" dantzari eta dantza-maisuari
egindako elkarrizketa, eta zenbait dantza eta urratsen azalpena.
Elkarrizketa egin zitzaionean 51 urte zituen Esat-ek. Aitor Zamalloak
elkarrizketatzen du, eta garai bateko dantzari onak, modorroaren
bueltak, zirikak egiterakoan eskuen posizioak agertzen ditu, makilen
kolpeak, eta jotaren urratsak dantzatzen ditu kamera aurrean. Andra Mari
dantzari taldea: http://www.andramaridantzataldea.com

Pedro Esat: Otsagabiako dantzak
http://www.dantzan.com/bideoak/pedro-esat-otsagabiako-dantzak[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/pedro-esat-otsagabiako-dantzak
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111107/5537955a/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago