[dantzan] Raices 01 - La danza 01 TVE [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Aza 10, 13:11:25, CET 2011


1970eko hamarkadan Espainiako TVE telebistan ekoiztu zen programa sorta
bat izan zen Raices. Bertan, herrietako kultura tradizionala, musika eta
dantza barne jasotzeko ahalegina egin zen. Mintxo Garaikoetxeak
dantzan.com-i eskuratutako grabazioen artean Raices programa sorta bat
ere bada, eta horiek sareratuko ditugu ondoko egunotan. Hauxe da sortako
lehehengoa. "La danza 012" du izenburua, eta pirinoen ondoko zenbait
herritako dantzak jasotzen dira bertan, Huesca eta Nafarroakoak zehazki.
Huescan, Almudevarren, "La danza del frances" eskaintzen dute bertako
danzanteek. Arizkun-en, Maurizio Elizaldek zenbait argibide eman
ondoren, mutil-dantzari talde batek Baztango zortzikoa dantzatzen du.
Huescan berriz ere, Yebra de Basan, makila-dantza bat egiten dute
bertako dantzariek, eta Sarinenan, Huescan hori ere, "La danza del
Viejo" aurkezten du Domingo Lanas-ek eta bertako dantzariek dantzatu,
xiru-larruaren doinura. Gidoia: Manuel Garrido Palacios. Zuzendaria:
Carlos Serrano. La Danza 01, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Raices 01 - La danza 01 TVE
http://www.dantzan.com/bideoak/raices-01-la-danza-01-tve[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/raices-01-la-danza-01-tve
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111110/3095acf4/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago