[dantzan] Raices 02 - La danza 02 TVE [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Or, Aza 11, 15:17:23, CET 2011


Otsagabian hasten da dantzari zuzendutako Raices programa hau, eta hain
zuzen ere, beste zenbaitetan ikusi izan ditugu irudiak, baina bere
osotasunean, ageri dira bertan. Claudio Villanueva Muskildako maoirdomoa
elkarrizketatu eta ondoren modorro ikasten ageri da dantzari gazte talde
bat, eta modorro dantzatzen helduak entsegu batean. Ondoren, Nafarroatik
Aragoi aldera, baina pirinioetan, Hecho herrian grabatutako elkarrizketa
eta dantzak erakusten dizkigu Manuel Garrido Palacios-ek. Bitxia da,
bertakoak "chesa" hizkuntzan ari direlako, eta chesa dantza (la danza
chesa) da dantzatzen dutena. Hechoko gizonek azaltzen dutenez jota bat
da chesa dantza hori, eta hiru zati ditu:"el trenzado, la pateta, el
paseillo". Musika sokazko talde baten eskutik dator, eta jotak chesan
kantatzen dituzte. Ondoren, Cespedosa de Tormes-en, Salamancan, ageri
zaizkigu Raices-en kamerak. Bi makila-dantza eskaintzen dizkigute
bertan: "La danza de los frailes" eta "la danza de las fiestas".
Azkenik, Huescan berriz ere, Buerban, "O cascabillo", aurkezten du Angel
Contek folklore ikertzaileak, eta ondoren, Sobrarbeko, Canon de
Anisco-ko dantza hau ikus daiteke. Gidoia: Manuel Garrido Palacios.
Zuzendaria: Carlos Serrano. La Danza 01, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Raices 02 - La danza 02 TVE
http://www.dantzan.com/bideoak/raices-02-la-danza-02-tve[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/raices-02-la-danza-02-tve
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111111/dd44c044/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago