[dantzan] Raices 02 - La danza 02 TVE [Bideoa]

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Aza 11, 15:24:19, CET 2011


Raices hauek mundialak dira. Mila esker Mintxo Garaikoetxeari altxor bikain
hau konpartitzeagatik. Oraindik sorta eder bat dugu argitaratzeko, baina
bakoitza bere baitan itzela iruditzen zait.
oier.

2011/11/11 <dantzari a bildua dantzan.com>

>  Otsagabian hasten da dantzari zuzendutako Raices programa hau, eta hain
> zuzen ere, beste zenbaitetan ikusi izan ditugu irudiak, baina bere
> osotasunean, ageri dira bertan. Claudio Villanueva Muskildako maoirdomoa
> elkarrizketatu eta ondoren modorro ikasten ageri da dantzari gazte talde
> bat, eta modorro dantzatzen helduak entsegu batean. Ondoren, Nafarroatik
> Aragoi aldera, baina pirinioetan, Hecho herrian grabatutako elkarrizketa
> eta dantzak erakusten dizkigu Manuel Garrido Palacios-ek. Bitxia da,
> bertakoak "chesa" hizkuntzan ari direlako, eta chesa dantza (la danza
> chesa) da dantzatzen dutena. Hechoko gizonek azaltzen dutenez jota bat da
> chesa dantza hori, eta hiru zati ditu:"el trenzado, la pateta, el
> paseillo". Musika sokazko talde baten eskutik dator, eta jotak chesan
> kantatzen dituzte. Ondoren, Cespedosa de Tormes-en, Salamancan, ageri
> zaizkigu Raices-en kamerak. Bi makila-dantza eskaintzen dizkigute bertan:
> "La danza de los frailes" eta "la danza de las fiestas". Azkenik, Huescan
> berriz ere, Buerban, "O cascabillo", aurkezten du Angel Contek folklore
> ikertzaileak, eta ondoren, Sobrarbeko, Canon de Anisco-ko dantza hau ikus
> daiteke. Gidoia: Manuel Garrido Palacios. Zuzendaria: Carlos Serrano. La
> Danza 01, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.
>
> Raices 02 - La danza 02 TVE
> http://www.dantzan.com/bideoak/raices-02-la-danza-02-tve
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111111/e384510c/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago