[dantzan] Euskal dantza: beste enigma europar bat

iñaki etxekoa arreginaki a bildua gmail.com
Al, Aza 14, 20:34:38, CET 2011


Oier, ez duk nire fuertea blogetan aritzea. Gaiak erakarri zaidak eta saiatu
nauk erantzun bat igortzen eta hara non  ezin izan dudan, nire inkontinentzi
berbala medio,  hitz parrastada luzeegia atera zaidalako. 

Erantzuna hor ziok eta hemen bidaltzen diat, balio badu zerbaitetarako:

Euskal dantzen enigmaren gaia (enigmarik bada) interesgarria iruditzen zait
eta puntuak harrapatzen nau ukitzen den bakoitzeko. 

Ikusten dut, epe gutxi barru ETBn eskainiko den Euskara: enigma europarra
dokumentalak eman diola Oierri gaiari heltzeko aitzakia.

Dantzarena da nik ezagutzen dudan mundua eta alde horretatik bideratu nahi
nituzke hitz hauek.  Beldur naiz gurean, enigma hori ez ote den, topiko
larriegitan oinarrituaz, soufflé handiegi bat elikatzen ari: sormen lanak
sustatu eta plazaratzerakoan, iritziak eman eta trukatzerakoan, dantzariak
prestatzerakoan, 
 

 Egia da enigma hori zer den argituko bada, ikerketa lan serioak sustatu
beharko direla Oierrek aldarrikatzen duen ildotik. Baina, beste maila
apalago batean, nik uste dut dantzariok arazo horren zantzu batzuk antzeman
ditzakegula, esku artean dabilkigun gaiari buruz kezka serio minimo bat
edukiko bagenu. Eta horretarako badago informazioa non bilatu, aurkitu eta
aztertu. Oierrek berak iradoki ditu bide batzuk.

Ez dut uste delako enigma horren parte bat gure dantzen (gehienen, esan
dezagun) jatorri misteriosoan dagoenik. Europako kultura koreografiko eta
erritual zabal eta aberats partekatzen dugula geroz eta konbentzituagoa
nago, 
 ez garela martzianoak alegia.

Oso aproposa iruditzen zait, beraz, gaia eta ziur nago gehiagotan topo
egingo dugula beraren inguruan.

Ezkerrik asko gazte eta laster arte.

 

Predicando en el desierto se hicieron famosos algunos. Konpaini piska bat
beserik ez bada.

 

 

Iñaki Arregi 
00 34 943 219218* | 00 34 607 335957 |  00 34 650 930128 (L)
 <mailto:arreginaki a bildua gmail.com> arreginaki a bildua gmail.com

Berio Pasealekua, 114 | 20018 Donostia  

 

De: dantzan-bounces a bildua postaria.com [mailto:dantzan-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Oier Araolaza
Enviado el: lunes, 14 de noviembre de 2011 12:04
Para: Dantzan zerrenda
Asunto: [dantzan] Euskal dantza: beste enigma europar bat

 


Euskara: enigma europarra izeneko izeneko dokumentala grabatzen ari dira
egunotan.Hasier Etxeberriak eman du horren berri Zuzeu albistarian eta
grabatutako irudietako batzuk jarri ditu bertan: Lekeitioko Kaxarranka
Bilbon, Guggenheimen, armiarmaren ondoan. Dantza irudiak dokumental horretan
ere agertuko direla jakiteak eragin dizkidan gogoeta batzuk jaso ditut
blogean:

Euskal dantza: beste enigma europar bat
http://www.dantzan.com/blogak/oier/euskal-dantza-beste-enigma-europar-bat

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111114/57087047/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago