[dantzan] Raices 06 - Danzas de hombres solos TVE [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Aza 17, 11:56:23, CET 2011


Hiru herritako dantzak jasotzen dira Raices-en atal honetan: Hio
(Pontevedra), Yebra de Basa (Huesca) eta Otsagabia (Nafarroa). Hio
herrian, "danza de los peregrinos" edo erromesen dantza berezia grabatu
zuen Manuel Garrido Palacios-ek gidatutako lantaldeak. Xiru-larruz
lagunduta, 16 dantzarik, kaskainetekin lagunduta egiten dute dantza
bitxi hau. Yebra de Basan, Huescan, Santa Orosiaren omeneko dantzak
ikusten dira. Alfonso eta Faustino Villacampak emandako azalpenen
arabera, prozesioan "procesion corrida" eta "procesion cruzando" edo "al
paso" delakoak egiten dituzte,. Grabatutako danzak dance edo palotedoari
dagozkionak dira: el pichadero, la punalada, las vinetas, por los
pies... Azkenik, Otsagabian, Claudio Villanueva Muskildako kofradiaren
maiordomoaren azalpenekin, enperadorea, katxutxa eta dantza egiten
dituzte Otsagiko danzariek. Danzas de hombres solos, Raices, TVE,
1970eko hamarkada.

Raices 06 - Danzas de hombres solos TVE
http://www.dantzan.com/bideoak/raices-06-danzas-de-hombres-solos-tve[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/raices-06-danzas-de-hombres-solos-tve
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111117/d7fce3c9/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago