[dantzan] mintegia: monitoreen hizkuntz prestakuntza

Laguntasuna-Barakaldo laguntasuna a bildua euskalnet.net
As, Aza 22, 00:38:17, CET 2011


*_LAGUNTASUNA_* Kultur Elkarteak eta_*SASIBURU*_ Euskaldunon Elkarteak 
elkarlanean, mintegi bat antolatu dugu monitoreen hizkuntz prestakuntza 
areagotzeko.

Bi hitzaldiz osauta dago, eta Barakaldoko San Bizente Auzoko Kultur 
Etxean burutuko da (Barakaldo).

Hitzaldiak honako hauek izango dira:

Azaroak 28, astelehena, 19:30-etan. *_OIER ARAOLAZA_*k, "Marteko 
Dantzak" izenburuarekin, dantza tradizionala, transmisioa eta Euskara 
uztartuko duen solasaldia eskeiniko digu.

Abenduak 12, astelehena, 19:30-etan.*_ANE OLABARRI_*k, "Hezitzaileok 
Euskara sustatzen".

Sarrera dohainik izango da eta egiaztagiria jaso daiteke hitzaldi 
bietara joan ezkero (lehenengoan eskatu).

Ikusiko garelakoan, jazo ezazue gure agurrik beroena.

Laguntasuna & Sasiburu Elkarteak

http://laguntasuna-barakaldo.blogspot.com/2011/11/mintegia-monitoreen-hizkuntz.html

http://www.facebook.com/laguntasuna

http://sasiburu-barakaldo.blogspot.com/

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111122/ac7044f5/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago