[dantzan] Raices 08 - El Carnaval de Lanz TVE [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Aza 23, 12:28:46, CET 2011


Lantzeko inauteriaren inguruko atala Raices programan. Julio Caro Baroja
elkarrizketatzen du Manuel Garrido Palacios-ek eta Lantzeko inauteriaren
berreskuraketa, pertsonaiak, sinbologia eta beste hainbat kontu dituzte
mintzagai. "El criterio mas especifico de la mascara es que el que se
disfraza no pueda ser reconocido" dio Caro Barojak, beti bezain zorrotz.
Lantzen hartutako irudiz jantzita dago saioa, Maurizio Elizalde
txistulariak eta Felix Iriarte atabalariak beren doinuekin herriari
kalejira egiten diote, ondoren ziripot, zaldikoa eta txatxoak janzten
ikusiko ditugu, inauteria kalean agertuko da, zortzikoa dantzatu eta
Mielotxin sutan kiskaltzen ari dela bukatzen da saioa. Lantzeko
inauteria, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Raices 08 - El Carnaval de Lanz TVE
http://www.dantzan.com/bideoak/raices-08-carnaval-de-lanz[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/raices-08-carnaval-de-lanz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111123/44d34a34/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago