[dantzan] Raices 10 - Danzas de espadas TVE

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Aza 28, 15:41:14, CET 2011


Manuel Garrido Palacios-ek zuzendutako TVEko Raices programan, bi atal
ezpata-dantzen inguruan prestatu zituzten. Biak batera daude hemen jasota,
Mintxo Garaikoetxearen bidez eskuratu ditugun moduan. Toledon, ezpatak
egiten ikusi ondoren, Zumarraga, Antioko ezpata-dantza ikusiko da
irudietan. Galizian, A Coruņa ondoan, Muxian, Ozon eta Quintans
herrisketan, 20 urtez dantzatu gabe egon ondoren, bertako ezpata-dantza
berpiztu dute Raices saiokoen eskariz. Andaluzian, Corboan, Obejo herrian
bertako ezpata-dantza, degollao edo patatu tartean dela ikus daiteke.
Aragoin, Huescan, San Lorenzoko ezpata-dantzariak ageri dira. Andalazuian
berriz, Huelvan oraingoan, San Bartolome de la Torren, meatzariek egin ohi
zuten ezpata-dantza erakusten du programak. Eta bukatzeko, berriz ere
Huescan, Sariņenan, ezpata eta makilekin egiten duten dantza.
Ezpata-dantzak, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Raices 10 - Danzas de espadas TVE
http://www.dantzan.com/bideoak/raices-10-danzas-de-espadas-tve/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111128/6a2f71f6/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago