[dantzan] Raices 11 - Jotas de aquí y de allá TVE [bideoa]

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Aza 30, 10:12:25, CET 2011


Jotak dira Raices programako atal honen ardatza. Hasieran aipatzen duenez,
jotari buruz egindako bigarren atala da hau, baina lehenengorik ez dugu.
Extremaduran, Caceres-en abiatzen da joten inguruko ikusmira, Trujillos
ondoko Arbejales auzoan, "Jota de la conquista" eta "Jota de Belen"
erakusten ditu programak. Ondoren, Gijon ondoan, Luis Alonso eta bere
taldearekin elkartzen da Manuel Garrido Palacios, Raices programako
gidaria. Asturiarrek "jota asturiana" eta "jota de pajares" dantzatzen
dituzte. Baina programa honetako harribitxia Caceres-etik dator (14:28).
Garganta la Olla hiru emakumerekin egin du topo Manuel Garrido Palacios-ek:
Felicitas, "Señora" Maria eta Petra. Ah zer hirukotea! Petrak txaloak joz
kantatzen du eta Maria eta Felicitas-ek jota dantzatzen dute. Haien
dantzarako naturaltasuna eta bizi-pozak ez du parekorik. Biba zuek! Azken
jotak Aragoin, Teruelgo Calanda herrian grabatu ditu Raices-en programak.
Aragoiko jota estilizatuen tankera dute Calandako hauek, baina indartsuak
dira oso, karaktere handiz eta erritmo biziz dantzatuak, ikusgarriak dira.
Jotas de aquí y de allá, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Raices 11 - Jotas de aquí y de allá TVE [bideoa]
http://www.dantzan.com/bideoak/raices-11-jotas-de-aqui-y-de-alla/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111130/7a9769e8/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago