[dantzan] Dantzak 01 Baztango mutil-dantzak TVE 1989 [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Or, Urr 14, 12:36:14, CEST 2011


Dantzak, 1989-1990 urteetan Nafarroako TVEko emanaldirako prestatu zen
telebista programa sorta baten izenburua izan zen. Mikel Aranburu
Urtasunek aurkeztuta, Nafarroako dantzen inguruko zortzi atal eder
prestatu zituzten. Mintxo Garaikoetxeak eskuratu digu sorta osoa eta
hari esker hemen eskaintzeko moduan gara. Lehen atal hau Baztango
mutil-dantzen ingurukoa da. Mikel Aranburuk Mariano Izeta
elkarrizketatzen du telebista platoan Mikel Aranburuk, eta mutil-dantzen
hainbat irudi eta dantza ikus daitezke elkarrizketarekin tartekatuta.
Zehazkin Aunitz urtez, muxikoa, bilantziko txiki, zahar dantza, mando
zaharraine, anar-xume osorik ikus daitezke programan zehar.
Elkarrizketan mutil-dantzen inguruko zenbait gai jorratzen ditu Mariano
Izetak. Errepertorio eder honen iraupena txistularien lanari egozten
die, Antonio Elizalde eta Jose Telletxea nabarmentzen ditu, horiek jaso
eta bildu baitzituzten mutil-dantzak, eta ondoren Maurizio Elizaldek
eman zien segida luzaroan. Bideoetan ageri diren dantzetan Agustin Eraso
ageri da txistua jotzen, eta Fernando Leiza atabalarekin. Dantzak 01,
Baztango mutil-dantzak, TVE Navarra, 1989.

Dantzak 01 Baztango mutil-dantzak TVE 1989
http://www.dantzan.com/bideoak/dantzak-01-baztango-mutil-dantzak-tve-1989[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/dantzak-01-baztango-mutil-dantzak-tve-1989
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111014/354d21f1/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago