[dantzan] Dantzak 02 Ingurutxoa TVE 1990 [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Urr 19, 11:04:16, CEST 2011


Ingurutxoak dituzte aztergai Dantzak 02 telebistako programa honetan.
Mikel Aranburu Urtasunek gidatuta, 1990ean, TVEko Nafarroako eremuan
eskainitako saioa izan zen Dantzak. Nafarroako ingurutxoen inguruan
aritzeko, Leitzako ingurutxoa ardatz hartzen du programak, baina
Lizarrako larrain-dantza eta Baztango Gaita ere agertzen dira. Aranburuk
azaltzen duenez ingurutxoak Nafarroako eremu hezean ohikoak izan diren
dantzak dira, borobilean eta bikoteka egin izan direnak, eta besteak
beste Larraun, Basaburua, Ultzama, Esteribar eta Aezkoan dantzatu izan
direnak. Zenbaitetan soka-dantzekin lotuta ageri dira, eta Leitzako
ingurutxoan biak gorde dira, besteak beste herritarren dantzarako grina
eta Hilario Olazaranek egindako bilketari esker. Programan ageri diren
Leitzako ingurutxoko irudiak 1975 inguruan hartuak dira, Leitzako plazan
bertan. Soka-dantza, belauntzikoa eta ingurutxoaren atal desberdinak
ikus daitezke. Hiruko konpasean dantzatzen den inguru-txikia eta biko
konpasean dantzatzen den inguru-handia. Lizarrako larrain-dantzaren
inguru-handia edo paseoa ikusteko aukera dago, eta baita Baztango
gaitaren zati bat ere. Dantzak 02, Ingurutxo, TVE Navarra, 1990.

Dantzak 02 Ingurutxoa TVE 1990
http://www.dantzan.com/bideoak/dantzak-02-ingurutxoa-tve-1990[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/dantzak-02-ingurutxoa-tve-1990
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111019/98615ae7/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago