[dantzan] Dantzak 06 Musika tresnak TVE 1990 [Bideoa]

dantzari a bildua dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Urr 27, 12:56:58, CEST 2011


Musikari eta musika-tresneri begira jarri zen Dantzak programaren 6.
atala. Dantzarako erabiltzen diren musika tresna nagusietako batzuk
jasotzen dira programan eta haiei buruz hitzegin eta pieza batzuk
entzuteko aukera dago. Txistua, txirula, gaita eta alboka dira programan
ageri diren tresnak. Mintxo Garaikoetxeak Doneztebeko trapatan
soka-dantzaren zati bat jotzen du txistua eta danbolinarekin eta
Marianak jauzia txirula eta ttun-ttunarekin. Ortzadar taldeko Terentxo
Arana, Florentino Belzunegi eta Alejandro Zabalak berriz gaitak
danborrarekin eta panderoa albokarekin jotzen dituzte. Dantzak 06,
Musika tresna, TVE Navarra, 1990.

Dantzak 06 Musika tresnak TVE 1990
http://www.dantzan.com/bideoak/dantzak-06-musika-tresnak-tve-1990[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/dantzak-06-musika-tresnak-tve-1990
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20111027/c93a5e37/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago