[dantzan] Lapurdiko inauteriak, 33 urte argitalpen batean

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Ots 1, 14:50:02, CET 2012


Pasa den urtarrilaren 14an, Dantzan Ikasi programan Thierry Truffaut-ekin
"Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak" izeneko saioa burutu genuen.
Bertan inauterien oinarrizko azalpenetatik abiatuta, Europan ohikoak diren
hainbat ezaugarri eta azkenik Lapurdiko inauteriaren inguruko xehetasunak
ezagutzeko aukera izan genuen. Baina horrekin batera liburu berri eta
berezi baten iragarpena egin zigun. Azken 33 urteotan, Lapurdiko
inauteriaren inguruan egindako ikerketa eta bilketa lan handiaren emaitza,
oso osorik, bere dokumentu, ohar, idazlan, argazki eta agiri guztiekin,
argitaratu eta "emango" du argitalpen baten bidez Thierry Truffaut-ek.

 "Herritarrengandik jasotakoa herritarrei itzuli" nahi diola adierazi zigun
Truffaut-ek, eta beraz, material guzti hori, 3.500 orrialdez osatutako
lan-mardula, argitaratu eta lapurtar eta inauterizale guztien eskura
jarriko du. Liburu bat eta hiru DVDk osatzen dute argitalpena, eta
izenburua "Vers un inventaire des traditions carnavalesques et hivernales
de la province du Labourd” du. Jose Migel Barandiaran Fundazioak
argitaratuta, Lapurdiko 40 herritako inauteriei buruzko testigantzak,
albisteak, agiriak, argazkiak jasotzen ditu. Ez bakarrik Thierry
Truffaut-ek idatzitakoak, baizik eta baita beste ikertzaile batzuk egindako
lanak ere. Otsailaren 4an, Baionan, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan egingo da
lan honen aurkezpena. Dantzan Ikasiren blogean jaso dugu jardunaldiko
kronika eta liburu berriaren aipamena.

http://www.dantzan.com/blogak/dantzanikasi/lapurdiko-inauteriak-kronika
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20120201/3988d5d2/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago