[dantzan] Zure sinadura dantzan.com-en alde

HERRIXA DANTZAN herrixadantzan a bildua gmail.com
Ast, Ots 9, 18:30:14, CET 2012


*dantzan.com-eko zerrendakide guztioi:*

Orain aste batzuk dantzan.com-en laguntzaile taldea osatzeko deialdia
bidali genuen. Zuetako batzuk erantzun diozue deialdi horri eta taldea
osatuta dago.

Orain, bagatoz dantzan.com laguntzeko lehenbiziko kanpainarekin:
*dantzan.com-en
aldeko babes gutuna.*

Zertan erabiliko da: dantzan.com elkartea dirulaguntza edo babesa eskatzera
doan erakundeei aurkezteko, babes argumentu gisa.

*
*
*NOLA SINATU dantzan.com-en ALDE?*

   - Oso erraz. Beherago daukazu babes gutuna (testu laburra da), eta
   ondoren, zure izena eta datuak idazteko formularioa.
   - Formularioa bete eta egin klik "Submit" / "Bidali" / "Enviar" botoian
   - Formularioa bete dezakezu mezu honetan bertan, edo bestela, Google
   docs-en dagoen dokumentu orijinalera eramango zaituen loturan klik eginda
   (hau ere beherago daukazu, azalpen hauen ondoren).
   - Datu hauek dantzan.com-ek kudeatzen duen datu basean jasoko dira.

Oharra: formularioan telefonoa eskatu dugu erakundeen aurrean konfiantza
argumentu bezala (nahi izango balute konfirmatu benetan sinatu duzula
babes-gutuna); eta e-maila, gero zuei (sinatzen dutenei) kanpaina honen
emaitzaren berri emateko.


*EPEAK:*

   - Bi epe daude. Bata, oso premiazkoa: OTSAILAK 16 (astebete). *Gipuzkoako
   Foru Aldundiak eskatu digu oso epe laburrean aurkeztea sektorearen
   babes-gutuna, oraintxe ari baitira dirulaguntzak aztertzen (gero beranduegi
   izan daiteke)*.
   - Horren ostean ere, jarraituko dugu atxekimenduak jasotzen, datozen
   artean (baina lehen bait lehen hobe)


Aldez aurretik, eskerrik asko zure laguntzagatik.


*Jarraian, babes-gutuna eta formularioa*

If you have trouble viewing or submitting this form, you can fill it out
online:
https://docs.google.com/spreadsheet/viewform?formkey=dF8xV0lFQmc1WG52ekdNYlRfUUM2d2c6MQ

dantzan.com-en aldeko babes-gutuna

Azpian sinatzen dugunok, honakoa adierazten dugu: Dantzan.com...
...dantzaren alorreko informazio iturri oparoa da. Dantza tradizionalari
dagokionean, egunean egoteko erreferentzia. ...dantza tradizionalaren
sektorearen bilgune da, etengabeko elikatzailea, sektorearen
elkar-harremana eta kohesioa ahalbidetzen ditu, eta bere jarduerak
dantzaren alorra dinamizatzen du. ... dantza tradizionalean etengabeko
formakuntzarako baliabide da, eta dantza tradizionalaren kalitatea
hobetzeko agente aktibo garrantzitsua. ...bakarra da. Betetzen duen
zerbitzua ez du gaur egun beste inork hain modu eskuragarrian eta arinean
eskaintzen. Horrenbestez: dantzan.com elkarteak eskaintzen duen zerbitzua
oso baliagarria zaigu gure jarduerarako. Gure ustez zilegi da, eta
beharrezkoa, dantzan.com zerbitzua diru publikoz babestea, euskal dantza
tradizionalaren onerako. Elkarte baten izenean sinatzeko A atala;
norbanakoaren izenean sinatzeko B atala.

 A. Erakunde / elkarteak

 Erakundea (izena)

 IFK

 Ordezkaria (izena)

 NAN

 Telefonoa

 Emaila

 B. Norbanakoak

 Izena

 IFK / NAN

 Herria

 Dantzaria / dantzazalea / dantza irakaslea / musikaria / besterik

   - Dantzaria
   - Dantzazalea
   - Dantza irakaslea
   - Musikaria
   - besterik


 Telefonoa (hau jasotzen duen erakundeak zure babesa ziurtatu nahi izango
balu)

 Emaila

   Powered by Google Docs <http://docs.google.com> Report
Abuse<https://docs.google.com/spreadsheet/reportabuse?formkey=dF8xV0lFQmc1WG52ekdNYlRfUUM2d2c6MQ&source=https%253A%252F%252Fdocs.google.com%252Fspreadsheet%252Fviewform%253Fformkey%253DdF8xV0lFQmc1WG52ekdNYlRfUUM2d2c6MQ>-
Terms
of Service <http://www.google.com/accounts/TOS> - Additional
Terms<http://www.google.com/google-d-s/terms.html>




-- 
*HERRIXA DANTZAN*
*Euskal Herriko eta Europako plaza dantzak*
Tel. 943 78 90 70
www.herrixadantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20120209/db202df0/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago