[dantzan] dantzan.com-en aldeko sinadura kanpaina martxoaren 4-a arte luzatu dugu

HERRIXA DANTZAN herrixadantzan a bildua gmail.com
Ast, Ots 23, 11:55:43, CET 2012


Dagoeneko dantzan.com-en aldeko 1.172 sinadura jaso ditugu kanpaina honen
bitartez.

Sektorearen babesa erakustea eskatu digun lehenbiziko erakundea Gipuzkoako
Foru Aldundia izan da, eta martxoaren 6an aurkeztuko ditugu
bertan. Horregatik, oraindik sinatu ez duzuenok, hobe epe horren barruan
egitea. Animo!!

Hala ere, kanpaina ez da egun horretan itxiko. Jarraituko dugu
atxekimenduak jasotzen, etorri ahala; eta jarraituko dugu jasotako babesa
erakusten, behar dugun bakoitzean.

Oraingoz, eskerrik asko babes-gutuna sinatu duzuen guztioi, hor egoteagatik
eta hain azkar erantzuteagatik. Hunkituta gaude jasotako erantzunarekin.
Garbi dago dantzan.com inporta zaigula, eta bizirik jarraitzea nahi dugula.
Lanean jarraituko dugu hala izan dadin, zuen laguntzarekin.

Jarraituko dugu kanpainaren (eta emaitzen) berri ematen. Aupa!!

Ah! Eta bide batez, aurrerapena: dantzan.com-en aldeko ekimen berria
prestatzen ari da. Laster jasoko duzue.



Patxi Montero (kanpaina hau koordinatu dugun lan taldearen izenean)


http://www.dantzan.com/albisteak/zure-sinadura-dantzan-com-en-alde#1329993432

-- 
*HERRIXA DANTZAN*
*Euskal Herriko eta Europako plaza dantzak*
Tel. 943 78 90 70
www.herrixadantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20120223/7adfaf20/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago