[dantzan] dantzan.com-en aldeko babes gutuna: EMAITZAK ETA ONDORENAK

dantzan.com-en aldeko babes taldea dantzanbizi a bildua gmail.com
Or, Mar 23, 16:38:05, CET 2012


Agur t'erdi guztioi:


Lehenik eta behin, *oharra*:

   - *dantzan.com-en aldeko babes taldea*k helbide elektroniko hau sortu
   dugu, dantzan.com-en aldeko ekimenetan parte hartu duzuenokin
   komunikatzeko, eta auzi honen inguruko berri zabaltzeko.
   - Besteak beste, ekimenen eta emaitzen berri emateko erabiliko dugu, eta
   zuen parte hartzea sustatzeko.
   - Komunikazio hauek bi bidetatik zabalduko ditugu: alde batetik,
   babes-gutuna sinatzean zuen helbide elektronikoa eman diguzuenoi zuzenean
   bidaliko dizkizuegu mezuak helbide honetatik; bestetik, dantzan.com-eko
   betiko foroan ere zabalduko ditugu. Horregatik, zu ere dantzan.com-eko
   foroko partaide baldin bazara, seguru asko bitan jasoko dituzu gure mezuak
   (zuzenean, eta dantzan.com foroaren bitartez).
   - Gure mezuak bitan jaso nahi ez badituzu, adieraz iezaiguzu, eta ez
   dizkizugu zuzenean bidaliko (bakarrik dantzan.com-eko foroaren bitartez).
   - Gurekin komunikatzeko, eta abian jarri diren / jarriko diren ekimenen
   inguruko iradokizun edo dena delakoak komentatzeko, idatzi helbide honetara
   (ez dantzan.com-en ohiko helbideetara).


Datuen babesa:

   - dantzan.com-en aldeko babes gutuna sinatu duzuenean zuek adierazitako
   e-posta helbideekin osatu dugu "dantzanbizi" helbide honen datu basea.
   - Datu horiek bakarrik erabiliko ditugu dantzan.com-en aldeko babes
   taldearen helburuetarako: hau da, ekimenen eta emaitzen berri ematea, eta
   dantzan.com-en aldeko ekimenetan zuen parte hartzea sustatzea.
   - Zuen e-posta helbideak ez dizkiogu inori emango zuen baimenik gabe.
   - Halere, helbide honetako mezurik jaso nahi ez baduzu, edo nahiago
   baduzu zure helbidea eta datu guztiak gure datu basetik ezabatzea, adieraz
   iezaiguzu, eta halaxe egingo dugu.


Izena eman dantzan.com-eko foroan:

   - Arestian aipatu dugu dantzan.com-eko foroa. Ez bazara oraindik foroko
   partaide, eta dantzan.com-eko berriak zuretzat interesgarriak badira
   (albisteak, bideoak, ekimenak, ekitaldiak, ikastaroak...), hauen berri
   jasotzeko bitarteko zuzen eta errazena foroa da.
   - Orain ez, itxita dagoelako, baina egunen batetan (lehen bait lehen)
   dantzan.com bere ohiko martxan izango da berriz, eta hasiko da berriz
   egunero dantzaren inguruan mugitzen den guztiaren berri bidaltzen.
   - Horrenbestez, mundutxo hau zure interesekoa bada, animatu nahi zaitugu
   dantzan.com-eko foroan izena ematen. Horrela, bapateko komunikazioan lotuta
   gauden dantza zaleon komunitatea handituko dugu.
   - Foroan izena emateko:  http://www.dantzan.com/foroa


*DANTZAN.COM-EN ALDEKO BABES GUTUNA: EMAITZAK ETA ONDORENAK*


   - Foroaren bitartez aurreratu genuenez, martxoaren 4-an finkatu genuen
   kanpainaren lehenbiziko fase honen epea.
   - Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eskatu zuen sektorearen
   babesa adieraztea, sinadura kanpainaren bitartez egin nahi izan dugu hori,
   eta martxoaren 6an jarri zuen hitzordua Foru Aldundiak dantzan.com-ekin
   biltzeko. Egun horretan eraman zitzaizkion jasotako sinadurak.
   - Azken hilabeteotan, dantzan.com-eko ordezkariak Gipuzkoako Foru
   Aldundiko Kultura eta Euskara sailetako arduradunekin, Eusko
   Jaurlaritzako Kultura Sailekoekin, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura
   sailekoekin bildu dira, erakunde horiek dantzan.com-i emango dioten
sostenguaz
   jarduteko. Bertan entregatu zaizkie orain arte jasotako sinadurak, eta
   oso positiboki baloratu dituzte.
   - Erakunde hauen aldetik jasotako laguntza konpromisoa positiboa da,
   baina ez nahikoa dantzan.com-en jarraipena bermatzeko. Horregatik, lanean
   jarraitu beharra dago finantziaketa nahikoa lortu edo hitzartu artean.
   - Babes-gutunari dagokionean, gaurko dataz (martxoak 23) 1.500
   sinaduratik gora jaso dira. Oraindik ere jarraitzen dugu atxekimenduak
   jasotzen egunez-egun.
   - Sinadura bilketak martxan jarraituko du, eta dantzan.com-ek behar
   duenean, dagokion erakundeari erakutsiko dizkio unean uneko emaitzak,
   jasotako babesaren adierazgarri.


*DANTZAN.COM-EN ALDEKO BABES GUTUNA: SINADURAK PUBLIKO EGITEA*

   - Zuetako batzuk adierazi diguzue ezin duzuela jakin zuen sinadura
   benetan iritsi den, ala "galdu" egin den Interneten. Beste hainbat kasutan
   ere, zuetako batzuk bitan (edo gehiagotan) sinatu duzue.
   - Hori gainditzeko, jasotako atxekimenduak argitaratzea erabaki dugu.
   Horretarako pdf dokumentuak sortu ditugu, eta Zure sinadura
   dantzan.com-en
alde<http://www.dantzan.com/albisteak/zure-sinadura-dantzan-com-en-alde>
albistearen
   hasieran ikusgai izango dira. Bakarrik izen-abizenak eta herria agertuko
   dira, ez gainontzeko datu pertsonalak. Horrela, ziurtatu ahal izango duzue
   zuen atxekimendua jaso dugun ala ez. Ez bada zerrendan agertzen, ez dugu
   jaso (orduan, berriz bidali).
   - Jasotako sinaduren zerrenda publiko hau astero eguneratuko dugu.
   - Pdf dokumentu hauetan zure sinadura bilatzea errazagoa izan dadin,
   alfabetikoki ordenatu ditugu (izenaren arabera).
   - Dantzan.com-en aldeko babes-gutuna sinatu baduzu, baina *ez baduzu
   zure izena publikoki agertzerik nahi*, esaiguzu eta berehala ezabatuko
   dugu zerrenda publikotik.



Azkenik:

   - Jakina, aurrekoetan adierazi izan dugu bezala, eskerrik asko
   babes-gutuna sinatu duzuen guztioi, hor egoteagatik eta hain azkar
   erantzuteagatik. Garbi dago dantzan.com inporta zaigula, eta bizirik
   jarraitzea nahi dugula.
   - Dantzan.com-en aldeko babes taldekook horretan jarraituko dugu,
   dantzan.com lehen bait lehen (eta baldintza egokietan) berriz martxan
   has dadin gure ahalegina egiten, zuen laguntzarekin.
   - Jarraituko dugu berri ematen.
   - Hurrengo ekimena prest dago, Arrabots taldeak proposatu eta
landuta: *Commando
   dantzan*. Oso ekimen polita da, dibertigarria, eta animatu nahi zaitugu
   parte hartzen. Dantzan.com-eko foroaren bitartez zabalduko dugu (badakizu,
   oraindik ez bazara foroko partaide, eman izena:
   http://www.dantzan.com/foroa)




http://www.dantzan.com/albisteak/zure-sinadura-dantzan-com-en-alde


-- 
*dantzan.com-en aldeko babes taldea*
www.dantzan.com

Ez baduzu talde honen mezu gehiago jaso nahi, erantzun mezu honi BAJA
eskatzen eta zure datuak ezabatuko ditugu bidalketa-zerrendatik.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20120323/76a71b26/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago