[dantzan] dantzan.com-en aldeko babes gutuna: sinatzaileen zerrenda

jon lizarralde jonerreala a bildua hotmail.com
Or, Mar 30, 14:14:40, CEST 2012


Kaixo lagunok, Lista ikusten benetan emozionatu egin naiz, begiak malkoekin bete gainera. Bene benetan pentzatzen det eskertu behar diegula jendeari, listetan dantzariak bai baina beste hainbeste jende arlo dezberdinetakoa dagoelako ere. eskerrik asko daneri. Aio, ondo izan,     join
 Date: Fri, 30 Mar 2012 13:00:33 +0200
From: dantzanbizi a bildua gmail.com
To: dantzan a bildua postaria.com
Subject: [dantzan] dantzan.com-en aldeko babes gutuna: sinatzaileen zerrenda

Egun on:
Astebeteko atzerapena izan dugu, baina jarri dugu ikusgai sinatzaileen zerrenda.
Hemen daukazue: http://www.dantzan.com/albisteak/zure-sinadura-dantzan-com-en-alde

Zerrenda alfabetikoki ordenatu dugu, izenak aurkitzea errazteko. Lehenenego bi orrietan elkarte/erakundeak daude, eta ondoren norbanakoak. Bertan ziurta dezakezu zure sinadura jaso ote dugun. Zure izena ez bada zerrendan agertzen, ez dugu jaso. Beraz, berriz bete formularioa eta bidali (http://www.dantzan.com/albisteak/zure-sinadura-dantzan-com-en-alde)

Zuen ingurukoei ere jakinarazi bertan ziurta dezaketela sinadura jaso ote dugun.

OHARRAK:Nahiago baduzu zure izena zerrenda publiko horretan EZ agertzea, idatzi guri eta berehala ezabatuko dugu.
Aurrerantzean, dantzan.com-en aldeko ekimen guztiak [dantzan] foroaren bitartez zabalduko ditugu bakarrik. Zu foroko partaide zara (horregatik jaso duzu mezu hau), baina jakinarazi zure ingurukoei. Dantzan.com-en e-postan harpidetza egiteko: 
http://www.dantzan.com/foroa 
Eskerrik asko, eta egun ona izan.
-- 
dantzan.com-en aldeko babes taldea
www.dantzan.com

Ez baduzu talde honen mezu gehiago jaso nahi, erantzun mezu honi BAJA eskatzen eta zure datuak ezabatuko ditugu bidalketa-zerrendatik.



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20120330/3af3afe3/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago