[dantzan] Benito Ysursa

info a bildua andramaridantzataldea.com info a bildua andramaridantzataldea.com
Ost, Abe 4, 11:36:23, CET 2013



Benito Ysursa 1895ko martiaren 2an jaio zan Iurretako Iturburua  
Baserrian. Ustez Durangon bizi zan eta auzo inguruko ijitoren  
batengandik ikasi eban gitarra jotzen. 1915. urtean Amerikara joan eta  
1919an Asuncion Camperodondogaz ezkondu zan seme-alaba bi euki  
ebezalarik, Ramon eta Ruby.

1940an "Valencia" izeneko ostatua zabaldu eben Boisen. Bertan,  
Asuncionek euskeraz ikasi eban eta bertan be hainbat eta hainbat jota,  
porru, eta erromeri egiten ebezan inguruko euskaldunak. Urte horretan,  
Benitok binilosko diskoak grabatzeko makina erosi eban eta hainbat  
grabaketa egin arren, oso gitxi dira gaur egun geuri heldu jakuzanak.

2010an NABOk konbidatuta Andra Mari Dantza Taldeko Iraitz barandiaran  
eta Mikel Goitia Ipar Amerikako hiru estatuetan ibili ziran hamabost  
egunez, dantzak eta irakasten. Euren artean, Kalifornia estatuko Chino  
irian eta zelan ez, Jhon eta Jenny Ysursan  etxean. Azken gauean,  
gauero bezalako egotaldietan Jhonek cd bat oparitu eutsien grabaketa  
honegaz. Bertan, Benitogaz bat (ahotsa eta gitarra), Jack  
"Patxi-Kotxero" Apaltza (ahotsa) eta Vicente "Xispero" Lizaso  
(akordeoia) gozatu ahal doguz jota eta porruak jotzen eta kantatzen.

"errementari baino
hoba da zesteru,
lepo bete egurregaz
kolko bete diru"


http://www.andramaridantzataldea.com/eus/musika_desc.htm






Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago