[dantzan] Benito Ysursa

HERRIXA DANTZAN herrixadantzan a bildua gmail.com
Or, Abe 6, 16:36:58, CET 2013


A ze dokumentua!! Mila mila esker.

Patxi M.


2013/12/4 <info a bildua andramaridantzataldea.com>

>
>
> Benito Ysursa 1895ko martiaren 2an jaio zan Iurretako Iturburua Baserrian.
> Ustez Durangon bizi zan eta auzo inguruko ijitoren batengandik ikasi eban
> gitarra jotzen. 1915. urtean Amerikara joan eta 1919an Asuncion
> Camperodondogaz ezkondu zan seme-alaba bi euki ebezalarik, Ramon eta Ruby.
>
> 1940an "Valencia" izeneko ostatua zabaldu eben Boisen. Bertan, Asuncionek
> euskeraz ikasi eban eta bertan be hainbat eta hainbat jota, porru, eta
> erromeri egiten ebezan inguruko euskaldunak. Urte horretan, Benitok
> binilosko diskoak grabatzeko makina erosi eban eta hainbat grabaketa egin
> arren, oso gitxi dira gaur egun geuri heldu jakuzanak.
>
> 2010an NABOk konbidatuta Andra Mari Dantza Taldeko Iraitz barandiaran eta
> Mikel Goitia Ipar Amerikako hiru estatuetan ibili ziran hamabost egunez,
> dantzak eta irakasten. Euren artean, Kalifornia estatuko Chino irian eta
> zelan ez, Jhon eta Jenny Ysursan  etxean. Azken gauean, gauero bezalako
> egotaldietan Jhonek cd bat oparitu eutsien grabaketa honegaz. Bertan,
> Benitogaz bat (ahotsa eta gitarra), Jack "Patxi-Kotxero" Apaltza (ahotsa)
> eta Vicente "Xispero" Lizaso (akordeoia) gozatu ahal doguz jota eta porruak
> jotzen eta kantatzen.
>
> "errementari baino
> hoba da zesteru,
> lepo bete egurregaz
> kolko bete diru"
>
>
> http://www.andramaridantzataldea.com/eus/musika_desc.htm
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
*HERRIXA DANTZAN*
*Herritarrak plazan elkarrekin dantzan*
Tel. 943 78 90 70
www.herrixadantzan.com

<http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20131206/64062e01/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago