[dantzan] Addis Beza: dantza eta sexu segurua [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
As, Abe 10, 17:47:36, CET 2013


Mulualem Samson dantzaria da bideo honetako protagonista. Addis Beza
taldean egiten du dantzan, besteak beste Dawit, Mathias, Biruk,
Besufekad eta Ermias dantzari gazteekin batera. Kalean hazitako gazteak
dira, bizitzan aurrera egiteko ilusioa dantzan aurkitu dutenak. Egunero
gogor entrenatzendute eta ondoren emanaldiak egiten dituzte auzoz auzo.
Dantzaren bidez erakartzen dituzte beraiek moduko gazteak, eta behin
gerturatuta, osasun aholkuak eskaintzen dizkiete. Bereziki, sexu segurua
izateko aholkuak. Izan ere, informazio zuzen gutxi eta sineskeria asko
daude zabalduta gazteen artean Etiopian eta sexu harremanen bidez gazte
asko kutsatzen da HIESa ren GIB birusarekin. Dantza eta sexu segurua,
horixe da Addis Bezako dantzariek hedatzen dutena. Hiart Zugastiren
bidez jasoa. 

Addis Beza: dantza eta sexu segurua
Dantzan.com - 2013/12/10
http://www.dantzan.com/bideoak/addis-beza-dantza-eta-sexu-segurua[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/addis-beza-dantza-eta-sexu-segurua
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20131210/41036e3a/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago