[dantzan] Alejandro Aldekoa eta Santos Oregi [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Abe 12, 17:11:52, CET 2013


Berriz, Garai eta Durangaldeko dantzei buruzko elkarrizketa mamitsu eta
baliotsua sareratu du berriz ere Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak.
Dantzari-dantza eta erregelen transmisioan eredu nagusia izan den
Alejandro Aldekoa txistulari eta dantza-maisua batetik, eta Santos Oregi
dantzari eta dantza-maisua bestetik ageri dira bideo honetan. Garain
batu ziren bi dantza-maisuekin Andra Mariko kideak: Jon Zamalloa, Kepa
Artetxe, Kepa Ajuria, Aitor Zamalloa eta Jabi Arruabarrena besteak
beste. Dantzan nola hasi ziren, norekin ikasi zuten, nolakoak ziren
garai bateko festen erritualak, dantzarien lanak, antolaketak,
erromeriak eta beste hainbat kontu gogoratzen dituzte Oregik eta
Aldekoak elkarrizketan zehar. Alejandro Aldekoa eta Santos Oregi,
Berriz, Garai eta Durangaldeko dantzak eta ohiturak, Andra Mari Dantzari
Taldea, Garai, 1989-11-04.

Alejandro Aldekoa eta Santos Oregi
Dantzan.com - 2013/12/12
http://www.dantzan.com/bideoak/alejandro-aldekoa-santos-oregi[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/alejandro-aldekoa-santos-oregi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20131212/d8e1972c/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago