[dantzan] Lizartzako inauteri dantzak Galdakaon 1985 [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
As, Abe 17, 17:36:38, CET 2013


Bideo-grabazio eder eta historiko bat sareratu du Galdakaoko Andra Mari
dantza taldeak orain ere. Lizartzan, inauteri inguruan egin ohi ziren
dantzen emanaldia da irudiotan ikus daitekeena, Lizartzako dantzari
helduek egina, Galdakaon, 1985. urtean. Joxe Martin Zubeldiak Andra
Marikoei kontatutakoaren arabera, Iņaki Zubeldia aritu zen nahiko
utzita zeuden Lizartzako dantzak berpizteko ahaleginetan Otsolar dantza
taldearekin, eta horrela, 1985. urtean adineko dantzariak elkartu, eta
herriko jaietan inauteri dantzak eskaintzeko prestaketak egin zituzten.
Herrian dantzatu eta handik gutxira Galdakaon izan ziren Lizartzako
dantzariak Andra Marik gonbidatuta. Goizean kalejira eta dantzaldia egin
zuten, Andra Mariko kideekin bazkaldu, eta arratsaldean berriz eskaini
zuten dantza saioa. Goizeko emanaldia ageri da bideoan. Lizartzako
inauteri dantzak Galdakaon 1985, Otsolar dantza taldea, Andra Mari
dantzari taldea, Galdakao, 2013-09-15.

Lizartzako inauteri dantzak Galdakaon 1985
Dantzan.com - 2013/12/17
http://www.dantzan.com/bideoak/lizartzako-inauteri-dantzak-galdakaon-1985[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/lizartzako-inauteri-dantzak-galdakaon-1985
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20131217/b8a2a028/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago