[dantzan] Frantisek Pospisil: ezpata-dantza Moravian [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Or, Abe 20, 10:39:36, CET 2013


Uhersky Brod herrian ospatzen ari den neguko festa edo inauteri bat da
irudietan ikus daitekeena. Txekian, Moravian, zabalduak diren Pod Sable
(ezpata-azpian literalki) izeneko ezpata-dantzetako bat ikus daiteke
bertan. Hain zuzen ere Moraviako ezpata-dantzak ikertuz hasi zuen bere
ibilbidea Frantisek Pospisilek. Ondoren Europa osoko ezpata-dantzak
ikertzera eraman zuen jakinmina Moraviako ezpata-dantzek piztu zioten.
 Dantzari eta musikari taldeakt baserriz baserri doa eske errondan.
Poltsadun gaita, xirularru edo kornamusa bat jotzen du musikarietako
batek eta biolina besteak. Gerrenarekin jakiak biltzen ditu batek, eta
bost dantzarik, Zuberoako buhameen antzeko egurrezko ezpatekin
ezpata-dantza egiten dute. Une batean haietako bat ahoz-bera etzanda
ezpatekin kolpatzen dute, emakume batek babesten duen arte. 

Frantisek Pospisil: ezpata-dantza Moravian
Dantzan.com - 2013/12/20
http://www.dantzan.com/bideoak/frantisek-pospisil-ezpata-dantza-moravia[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/frantisek-pospisil-ezpata-dantza-moravia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20131220/8f5c3aec/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago