[dantzan] Eva Cerrato (Ballet irakaslea)

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Abe 23, 13:04:25, CET 2013


Eva Cerrato, Bilboko Santutxu auzoko ballet irakaslea elkarrizketatu du
Gotzon Hermosillak Berrian. Elkarrizketa luzea eta mamitsua da eta hainbat
gai interesgarri jorratzeko tartea izan dute. Hona entresaka batzuk:
- "Nik nire ikasleei esan ohi diet dena dakitela pentsatzen dutenean hasten
dela gainbehera.
- "dantza klasikoa ikusezina da oraindik. Jende askok pentsatzen du gauza
elitista bat dela, eta hori ez da egia."
- "Egia da egoera oso txarra dela, baina ohituta daude, beti izan delako
txarra."
- "Balleta beti izan da arte eszenikoen senide pobrea."
- "[balletean aritzeak] Koordinazioa hobetzen du, psikomotrizitatea,
musikarako jaidura, ikusmen periferikoa garatzen laguntzen du, gauzak
elkarrekin lotzen, pentsatzen. Memoria garatzen du."
- "Guraso batzuek pentsatzen dute balletean aritzeak ikasteko denbora
kenduko diela ikasleei, baina alderantziz gertatzen da; gauzak hobeto eta
azkarrago ulertzen laguntzen du balletak."
- "batzuetan, gogorra izateaz gain, ikaslea adoretu ere egin behar da,
bultzatu, gaitasuna duela sinetsarazi. Dantzarako grina indartsua eta aldi
berean hauskorra da, eta ezin duzu galtzen utzi gehiegizko gogortasunaren
ondorioz.
- "Gu umeak ginenean, irakasleak zerbait esan eta tente jartzen ginen
guztiak. Hori aldatu egin da. Eskuin eskua eta ezker eskua etengabe erabili
behar dituzu, eta batzuetan nekagarria da."

Eva Cerrato (Ballet irakaslea)
"Dantzaren munduan, dena dakigula pentsatzen dugunean hasten da gainbehera"
Gotzon Hermosilla, Berria, Elkarrizketa, 2013/12/22
http://www.dantzan.com/hemeroteka/dantzaren-munduan-dena-dakigula-pentsatzen-dugunean-hasten-da-gainbehera
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20131223/fb106486/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago