[dantzan] Doneztebe: San Pedro 2013 [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Abe 23, 13:23:48, CET 2013


San Pedro Donezteben, 2013ko ekainaren 29a.

Urte osoan zehar, Corpus Christi eguna eta Inauterien ospakizuna, San
Pedro zaindariaren jaiekin batera, zenbait herritako ohituren
irudikapenetan funtsezko une dira.

Hartara Bandera Dantza dugu, meza nagusiaren ostean, txistulariek jotako
doinuak markatutako erritmora gazte batek dantzatua, parrokiako elizako
arkupearen kanpokaldean dauden herriko agintarien aurrean.

Jarraian, aunitz urtez esatearekin batera txapelaz agurtzen dutelarik,
mutil gazteak ateratzen dira plazara. Honela hasten dute Mutil Dantza,
eta behin neska gazteak ere plazaren erdian direla, Soka Dantza,
Zortzikoa, Trapatan, Jota eta Porrusaldarekin jarraitzen dute.

Goizeko ekitaldiak, dantzari, udalbatza eta musikarieri, publikoa eta
jiganteak batzen zaizkien paseo batekin bukatzen dira. Ibilbidea
parrokiako elizaren kanpokaldetik udal bulegoetara artekoa da, udalak
han bildutakoeri freskagarri bana eskaintzen dien tokia.

Irudiak eta edizioa: Luis Fernando González. Ekoizlea: Emilio Xabier
Dueñas. Doneztebe, 2013-06-29.

Doneztebe: San Pedro 2013
Emilio Xabier Dueñas - 2013/12/23
http://www.dantzan.com/bideoak/doneztebe-san-pedro-2013[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/doneztebe-san-pedro-2013
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20131223/1b3265db/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago