[dantzan] Morella: Sexeni 2006 Dansa dels torneros [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Abe 26, 10:22:24, CET 2013


Sei urtetik behin ospatzen da Morellan (Castello)  Vallivanako Ama
Birjinaren omenezko festa hau, eta horregatik ezagutzen da Sexeni
izenarekin. Abuztuko hirugarren asteburuan izaten dira ekitaldi
nagusiak, tartean Ama Birjina prozesioan atera, eta segizioa musika eta
dantzaz laguntzen dute morellarrek. Horietako batzuk dira irudietan ikus
daitezkeen "tornulariak". Atabal batek lagunduta doaz prozesioan
tornulariak, eta halako batean graller edo dultzaina jotzen hasten
denean tornulariek Gipuzkoako jira-galduen antzerako jauzi ikusgarriak
egiten dituzte. Morella: Sexeni 2006 Dansa dels torneros.

Morella: Sexeni 2006 Dansa dels torneros
Dantzan.com - 2013/12/26
http://www.dantzan.com/bideoak/morella-sexeni-2006-dansa-dels-torneros[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/morella-sexeni-2006-dansa-dels-torneros
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20131226/1d733b08/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago