[dantzan] Ituren: Besta Berri 2013 soka-dantza [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Eka 6, 12:09:09, CEST 2013


Besta Berri igandez dantzatzen da soka-dantza edo dantza-luzia
Ituren-en. Hainbat urtez galduta egon ondoren orain 8-10 urte
berreskuratu zuen herritar talde batek Besta Berri egunez dantzatzeko
ohitura. Horretarako Migel Makuso txistulariak mantendutako doinuak eta
adineko dantzarien irakaspenak baliatu zituzten. Bi iturendarrek, Jabier
Bereau dantzariak eta Andres Iņigo euskaltzainak ematen dituzte
Iturengo dantza-luziaren inguruko argibideak bideo honetan, eta ondoren
aurten eskainitako emanaldia ikus dezakezue. Irudiak: Eire Vila.
Dantzan.com, Ituren, 2013-06-02.

Ituren: Besta Berri 2013 soka-dantza
http://www.dantzan.com/bideoak/ituren-besta-berri-2013-soka-dantza[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/ituren-besta-berri-2013-soka-dantza
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20130606/2fd4cf9a/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago