[dantzan] Raimundo Flores: Mendi Alde [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Eka 12, 09:24:50, CEST 2013


Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko kidea, dantzariak, jantzi
arduraduna, zuzendaria eta bultzatzailea da beste zenbaitekin batera
Raimundo Flores "Mundi". Portugaleten jaioa 1954. urtean, eskolan hasi
zen dantzan eta ondoren Salleko eta Eusko Lorak taldeetan aritu ondoren
heldu zioten Kabiezes-eko Mendi Alde dantza taldeari. Talde honekin
egindako ibilbidea, ikasitako errepertorioak, jantziei emandako
garrantzia, eta beste hainbat kontu kontatzen ditu Raimundo Flores-ek
elkarrizketa honetan: Argia dantzari taldearen eragina, Lapurdiko
dantzak Betelurekin ikasi zituztenekoak, Otxandioko sorgin-dantzaren
aztarna bilaketa, Lizartzako dantzak ikasi nahiaz bertako taldea
berpiztu izana, eta herrian bertan, Santurtziko erraldoi eta buruhandien
konpartsa eta Karmenetako prozesioaren berreskuraketa lanak. Raimundo
Flores, Santurtzi, 2013-06-11. Bizkaiko Dantza Testigantzak, 2013.

Raimundo Flores: Mendi Alde
http://www.dantzan.com/bideoak/raimundo-flores-mundi-mendi-alde[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/raimundo-flores-mundi-mendi-alde
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20130612/425e668e/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago