[dantzan] Larraineko Maskaradak Barkoxen eta Arrokiagan 1997 [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Eka 13, 13:29:22, CEST 2013


1997ko maskaradetako irudiak sareratu ditu Galdakaoko Andra Mari
dantzari taldeak. Larraineko gazteek eman zituzten maskaradak, eta
Barkoxen eta Arrokiagan egindako emanaldiak grabatu zituzten Andra
Marikoek. Hona hemen bideoarekin batera eskaini duten azalpen xehea:
"1997an, gure Zuberoako Dantza Maisua izan dan Jean Pierre Rekaltek
deitu euskun esanez urte haretako maskaradak, Larrañe herikoa, ondo
baino hobeto prestatuta egoala, besteak beste, Entseiniaria, Johañe
Etxebest , urteetan ikusitako dantzaririk onena eta trebatuena zalako.
Barkoxera Mikel Zamalloa, Jon Erramun Aizpuru eta Mikel Goitia hurreratu
ziran eta biziki gozatu eben egun haretaz. Sony kamara zaharra aldean
ebelarik, beronen azken grabaketa Zuberoan bertan izan zan. Handik
hilabete pare batera, barriz be grabatu gendun taldea Arrokiaga herrian.
Ordurako, lehenengotariko kamara digital barria egoan dantza taldean.
Ikusteko dekoguz: goizeko Barrikadak, Barrikada Haustia, Arribada,
Entseiniarien Puntüa, Bralia, Braletik-jaustia eta Karakoiltzia,
Lagabota, Aitzina Pika, Godalet Dantza. Urteak aurrera, harreman handia
eta estuagoa dogu Larrañeko dantzariekaz eta jarraian danok gozatzeko
moduko irudi eder honeek aurkezten deutsueguz. Hona hemen, 1997ko
Maskaradan parte hartu eben dantzarien izenak: Txerreroak : Maia Barneix
"Karrikabürü", Otxanda Iriart "Intxauspe". Gatuzain : Christian Urhe
"Elgohen", Séverine Iriart "Berteretx". Kantiniersak : Christelle
Elgoihen, Joana Larrandaburü "Oskigili". Zamaltzain : Beñat
Larrandabürü "Oskigili". Entseiniari : Johañe Etxebest "Elixegarai".
Jauna : Beñat Iriart "Berteretx". Anderea : Marie-Christine Sagaspe
Irigarai "Zarzaia". Laborari : Alexandre Lecarotz "Hasmeheka".
Laborarisa : Josi Etxemaite "Barnetxea". Marexalak : Aines Accocceberri
"Etxandia", Céline Uthurralt "Kihilliri". Kuküllero : Ihitz Iriart
"Intxauspe", Maritxu Etxeto "Etxeber", Oihana Larrandabürü
"Latxagapea", Nadine Elgoihen "Etxeberriborda", Antton "Ponpon" Etxebest
"Elixegarai", Jean-Pierra Accocceberri "Jagohen". Kerestuak : Nicolas
Bengoxea "Elixabe" (mutila), Sébastien Uthuriague "Mendiondo".
Xorrotxak : Dominika Jonnet "Etxebarne", Dominika Urruti "Bentaber"
(Monzon pastoraleko sujeta). Buhameak : Alain Iriart "Sala" (Buhame
jauna), Jean-Michel Larrandaburu "Etxalüz", Roger Urruti "Bentaber",
Johañe Uthurralt "Kihilliri". Kautereak : Armand Elgoihen
"Etxeberriborda" (Kabana), Eric Iriart "Intxauspe"(Pitxu), Frédéric
Elgoihen "Etxeberriborda", Henri Urhe "Elgohen". Bedezia : Johañe
Uthurralt "Kihilliri". Larraineko Maskaradak, Barkoxe eta Arrokiaga,
Galdakaoko Andra Mari dantza taldea, 1997.

Larraineko Maskaradak Barkoxen eta Arrokiagan 1997
http://www.dantzan.com/bideoak/larraneko-maskaradak-barkoxe-arrokiaga-1997[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/larraneko-maskaradak-barkoxe-arrokiaga-1997
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20130613/a238e314/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago