[dantzan] Igor Moiseyev mundua zoriontzen [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Eka 17, 10:38:24, CEST 2013


Folklore dantzak eszenatokira eramaten XX. mendeko koreografo
dohaitsuenetzat jotzen da Igor Moiseyev. 2007. urtean hil zen Moiseyev,
baina bere konpainiak aurrera darrai, eta 75. urteurrena ospatu du
2012an. Ospakizun berezia egin zuten, "Igor Moiseyev konpainiak mundua
zoriontzen du - 75 urte" emanaldiarekin. Europako ekialdeko hainbat
talde entzutetsu bildu zituzten elkarrekin jaialdia eskaintzeko. Hona
egitaraua: 1. Igor Moiseyev: "Gopak" Ukrainiar dantza. 2. Paul Wirski
Ukrainako dantza konpainia: "Polzunets" Kosakoen dantza komikoa. 3.
Saltanak, Kazkahstan-eko dantza konpainia: "Baketa eta armonia Bii". 4.
Igor Moiseyev: "Bulba" Bielorusiako dantza. 5. Bielorusiako dantza
Errepublikako dantza konpainia: "Poozarskie sketches" Vitebsk Polka. 6.
F. Amirov, Azerbaijango kantu eta dantza konpania: "Azerbaijan" dantza
suitea. 7. Igor Moiseyev: "The Oath". 8. Igor Moiseyev: "Oberek" dantza
poloniarra. 9. "Mazowsze" Konpinia (Polonia): "Lublin Dance". 10. F.
Kuteva Bulgariako dantza konpainia: "Aram" gizonezkoen dantza. 11. Igor
Moiseyev: "Bulgariar dantza" . 12. Igor Moiseyev: "Serbiar dantza". 13.
"Kolo" Serbiako dantza konpainia: "Moravats". 14. Igor Moiseyev:
"Pontozoo" Hungariar Dantza. 15. "Honved" dantza konpainia (Hungaria):
"Verbunk" Czardas dantza hungariarra. 16. Igor Moiseyev: "Uda" errusiar
dantza.

Igor Moiseyev mundua zoriontzen
http://www.dantzan.com/bideoak/igor-moiseyev-75-urte[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/igor-moiseyev-75-urte
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20130617/3342a071/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago