[dantzan] Kabalkadak Aiziritzen 1989ko otsailaren 12an

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Eka 21, 13:44:49, CEST 2013


Grabazio historiko bat da Emilio Xabier Dueñas-ek hemen eskaini diguna.
Altxor bat. Kabalkadetako errepertorioaren inguruan ekarpen ederra egiteaz
gain, zehazki dantza-jauziei buruz ezagutzen den dokumentu ederrenetako bat
da. 1989an Burgaintzi taldearen ekimenez Aiziritzen Kabalkaden inguruan
antolatu zen emanaldiaren bazkalosteko ekitaldian, adineko hainbat dantzari
plazara atera, eta dantza-jauziak dantzatzeko estilo anitz, eder eta
desberdinak erakutsi zituzten jendaurrean. Egun berean, Claude
Iruretagoienak ere grabatu zituen bideoz dantzak eta Aiko taldeak Urraska
CD-DVDan argitaratu ziren irudi horiek eta beste zenbait.

Gazteek bere emanaldia egin ondoren, adineko dantzariak atera ziren plazara
eta bideoan ikus daitezke, 51. minututik aurrera muxikoak, marianak eta
ostalerrak dantzatzen. Harrigarria da dagoen estilo aniztasuna, eta
dantzarako erakusten duten grazia.

Horren aurretik bada pasarte bat, bitxikeria bat nahi bada, baina
hunkigarri gertatzen dena. Burgaintzikoa dantzariak Gau Ainerak dantzatzen
ari direla, bapatean urratsak kantatzen dituena tronpatu egiten da. 43:50
inguruan gertatzen da hori, eta hortik aurrera dantzariek kontrako
norabidean dantzatzen ageri dira. Ez dirudi beraietako inor konturatzen
denik, baina bapatean, 45:10ean, jendartean zegoen gizon bat agertzen da
dantzarien artean. Alderantziz ari zirela ohartuta, taldera sartu, eta
dantzari gazteei norabide egokia zein den adierazten saiatzen da. Alperrik.
Gazteek ez diote kasurik egiten, eta hortik dantza bukatu artean, gizona
beste guztien kontrako norabidean dantzan ariko da...

Ondo pasa asteburua denok. Guk San Joanak dauzkagu herrian, eta festa eta
dantza faltarik ez dugu izango. Pentsatzen dut ia-denok bezala...

oier.








2013/6/21 Dantzan.com <dantzari a bildua dantzan.com>

>  Tradizioaren arabera, Kabalkadak neguan antolatu eta egin behar ziren,
> inauteri aroan, hain zuzen ere. Hori kontuan izanik, Burgantzi Dantza
> Taldeak ospakizun horri lotutako emanaldi bat egitea erabaki zuen, eta
> hala, 1989ko igande-inauterian, dantza sorta aurkeztu zuten Nafarroa
> Behereko Aiziritze herrian.
>
> Kabalkadak Aiziritzen 1989ko otsailaren 12an
> Emilio Xabier Dueñas - 2013/06/21
>
> http://www.dantzan.com/albisteak/kabalkadak-aiziritzen-1989ko-otsailaren-12an
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20130621/32ca6d05/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago