[dantzan] Kabalkadak Aiziritzen 1989ko otsailaren 12an

Josu Garate arkitetua a bildua gmail.com
Or, Eka 21, 14:18:34, CEST 2013


Politxa!

aRKITETUa

Zaindu maite zaituzten horiengandik...!

Aifonetik nabil, hatzapsr potloarekun idazteb!


El 2013 eka 21, a las 13:44, Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com> escribió:

> 
> Grabazio historiko bat da Emilio Xabier Dueñas-ek hemen eskaini diguna. Altxor bat. Kabalkadetako errepertorioaren inguruan ekarpen ederra egiteaz gain, zehazki dantza-jauziei buruz ezagutzen den dokumentu ederrenetako bat da. 1989an Burgaintzi taldearen ekimenez Aiziritzen Kabalkaden inguruan antolatu zen emanaldiaren bazkalosteko ekitaldian, adineko hainbat dantzari plazara atera, eta dantza-jauziak dantzatzeko estilo anitz, eder eta desberdinak erakutsi zituzten jendaurrean. Egun berean, Claude Iruretagoienak ere grabatu zituen bideoz dantzak eta Aiko taldeak Urraska CD-DVDan argitaratu ziren irudi horiek eta beste zenbait.
> 
> Gazteek bere emanaldia egin ondoren, adineko dantzariak atera ziren plazara eta bideoan ikus daitezke, 51. minututik aurrera muxikoak, marianak eta ostalerrak dantzatzen. Harrigarria da dagoen estilo aniztasuna, eta dantzarako erakusten duten grazia. 
> 
> Horren aurretik bada pasarte bat, bitxikeria bat nahi bada, baina hunkigarri gertatzen dena. Burgaintzikoa dantzariak Gau Ainerak dantzatzen ari direla, bapatean urratsak kantatzen dituena tronpatu egiten da. 43:50 inguruan gertatzen da hori, eta hortik aurrera dantzariek kontrako norabidean dantzatzen ageri dira. Ez dirudi beraietako inor konturatzen denik, baina bapatean, 45:10ean, jendartean zegoen gizon bat agertzen da dantzarien artean. Alderantziz ari zirela ohartuta, taldera sartu, eta dantzari gazteei norabide egokia zein den adierazten saiatzen da. Alperrik. Gazteek ez diote kasurik egiten, eta hortik dantza bukatu artean, gizona beste guztien kontrako norabidean dantzan ariko da... 
> 
> Ondo pasa asteburua denok. Guk San Joanak dauzkagu herrian, eta festa eta dantza faltarik ez dugu izango. Pentsatzen dut ia-denok bezala... 
> 
> oier.
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 2013/6/21 Dantzan.com <dantzari a bildua dantzan.com>
>> Tradizioaren arabera, Kabalkadak neguan antolatu eta egin behar ziren, inauteri aroan, hain zuzen ere. Hori kontuan izanik, Burgantzi Dantza Taldeak ospakizun horri lotutako emanaldi bat egitea erabaki zuen, eta hala, 1989ko igande-inauterian, dantza sorta aurkeztu zuten Nafarroa Behereko Aiziritze herrian.
>> 
>> Kabalkadak Aiziritzen 1989ko otsailaren 12an
>> Emilio Xabier Dueñas - 2013/06/21
>> http://www.dantzan.com/albisteak/kabalkadak-aiziritzen-1989ko-otsailaren-12an
>> 
>> 
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>> 
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 
> 
> 
> -- 
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
> 
>  
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20130621/5ee44aa5/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago