[dantzan] Torralba del Rio: Juan Lobo eta Baltsaren dantza 2013 [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Eka 27, 10:45:25, CEST 2013


Aurpegia baltzituta eta landarediaz gorputza estalita ihes egiten
saiatzen den gaizkilea omen da Juan Lobo edo Moro Juan. Euskal
Dantzarien Biltzarrak sareratutako bideo honetan 2013ko San Joan jaietan
Torralba del Rion ospatu den Juan Loboren festa eta Baltsaren dantza
ikus daitezke. Juan Loboren ihesa eta harrapatzearen ondoren San Joan
kofradiako kideek jota bat bat dantzatzen dute. Baltsatik herrira eraman
eta Juan Lobo epaitu eta heriotz zigorra ezarrita tiroz hil egiten dute.
Ondoren, Francisco Beruetek koreografiatutako Baltsaren dantza egiten
da. Euskal Dantzarien Biltzarra, 2013-06-24.

Torralba del Rio: Juan Lobo eta Baltsaren dantza 2013
http://www.dantzan.com/bideoak/torralba-del-rio-juan-lobo-eta-baltsaren-dantza[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/torralba-del-rio-juan-lobo-eta-baltsaren-dantza
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20130627/9028fd4a/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago