[dantzan] Durango: San Fausto 2013 [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Urr 21, 15:11:25, CEST 2013


San Fausto eguna Durangon, Udaletxeko arkupeetan artopilak banatzen
dituzte (alkatea bera aritzen da banatzen, beste zenbaitekin batera) eta
ondoren Durangoko dantzariek dantza emanaldia eskaintzen dute:
dantzari-dantza, gorularien arku-dantza, domingillue zinta-dantza eta
soka-dantza edo erregelak. Dantzari-dantzako sortan barruan
platillu-dantza [1]eskaintzen dute dantzariek, 1999. urtean Kriskitin
dantza taldearen eskutik berreskuratutako dantza. Kriskitin bera aritu
izan da San Fausto egunez platillu-dantza eta abar dantzatzen hainbat
urtez, baina 2012an Durangoko dantzariak izenburupean Tronperri,
Txoritxu Alai eta Kriskitin-eko dantzariek elkarrekin egin zuten, eta
2013an ere hiru taldeetako dantzariak izan dira Udaletxe plazan. Juan
Antonio Aroma txistulariak eta Kriskitineko kideak eman dizkigu
platillu-soinuaren berreskuratze prozesuaren inguruko argibideak.
Durangoko dantzariek dantzari-dantzako sortatik agintariena, binangoa,
platillu-dantza eta txotxongiloa dantzatu dituzte, ondoren neska-mutilak
batera gorularien arku-dantza eta domingillue zinta-dantza, eta azkenik
soka-dantza edo erregelak. Irudiak: Eire Vila. Durango, San Fausto,
Durangoko dantzariak, dantzan.com, 2013-10-13.

Durango: San Fausto 2013
Dantzan.com - 2013/10/21
http://www.dantzan.com/bideoak/durango-san-fausto-2013[2]

------------------------------------------------------------------------

[1] ../albisteak/platillu-sonua-berreskuratu-zutela-hamabost-urte-durangon
[2] http://www.dantzan.com/bideoak/durango-san-fausto-2013
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20131021/71b93df6/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago