[dantzan] Migel Angel Sagaseta: Luzaideko dantzak [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Urr 31, 16:33:15, CET 2013


Ituren-en jaio, apaiz lanera joan zen Luzaidera Migel Angel Sagaseta.
Berehala ohartu zen herri hartan dantzak zuen garrantziaz, eta poliki
poliki hurbiltzen hasi, musika aldetik laguntzen hasi eta ohartu orduko
informazio eta dokumentazio bilketan buru-belarri ari zen. 1977. urtean
argitaratu zuen "Luzaideko dantzak" liburua Migel Angel
Sagasetak. Musikari eta dantza taldeentzat altxor harrigarria gertatu
zen, eta Nafarroa Behereko dantza eta musikak ezagutu, biziberritu eta
zabaltzeko ezinesteko tresna bihurtu zen. Urteak pasata, eta Luzaide
atzean utzita, Bizkai Folklor Elkarteko Sabin Egigurenek akuilatuta,
liburua berrosatu, zabaldu eta euskaratzeari hasi zen Sagaseta. 2011
urtean argitaratutako Luzaideko ddantzakliburukote ikusgarria da lan
horren emaitza. Luzaidetik abiatu eta  Lapurdi, Nafarroa Beherea,
Zuberoa, Baztan eta Biarnoko dantzen berri jasotzen du Sagasetak.
Liburua argitaratu berritan elkartu ginen Migel Angel Sagasetarekin
Etxarri-Aranatz-en. Berarekin izandako ordubeteteko elkarrizketa
mamitsua da hemen argitaratzen duguna. Irudiak: Eire Vila. Elkarrizketa:
Oier Araolaza. Migel Angel Sagaseta, Luzaideko dantzak, Etxarri-Aranatz,
2011-05-16.

Migel Angel Sagaseta: Luzaideko dantzak
Dantzan.com - 2013/10/31
http://www.dantzan.com/bideoak/migel-angel-sagaseta[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/migel-angel-sagaseta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20131031/a8008a27/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago