[dantzan] Raices: Danzas de Cespedosa de Tormes 1976 [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Mar 17, 10:35:18, CET 2014


TVEko Raices programako bideo hau Angel Meson-ek sareratu ondoren
hainbat blog eta gunetan (Paloteos, Corrobla de bailes, Danzantes de San
Lorenzo) egin zaio erreferentzia, izan ere, zinez dokumentu ederra da,
Raices sortako beste hainbat bezala. Salamancako (Espainia) Cespedosa de
Tormes-en lur hartu zuen Manuel Garrido Palacios-en lan-taldeak 1976an,
eta bertako makila-dantzak edo "danzas de paloteos" delakoak grabatu
zituzten. Los frailes, las fiestas, las palomas eta el milano dira
besteak beste bertan ageri diren makila-dantzak. Gazteluaren oinean,
Amado-ren larrainean eta baselizaren atarian egin ziren grabazioak.
Dulzainarekin Felix Sanchez ageri da, atabalari edo redoblante Amador
Gonzalez. Dantzariak hauek dira: Danzarines: Pedro "Periquín", Miguel
"Betina", Tomas "Betina", Angel "Betina", Arturo García, Juanito
"Pajarilla", Angel Tío "Repea" eta Andrés Redondo "Rompes".
Elkarrizketetan musikariek, Felix Sanchez eta Amador Gonzalez-ek, eta Feliciano
Mateos "El Tabernero"k erantzuten dituzte Manuel Garridoren galderak.
Cespedosa de Tormes, Salamanca, Danzas de Paloteo, Raices, TVE, 1976.

Raices: Danzas de Cespedosa de Tormes 1976
Dantzan.com - 2014/03/17
http://www.dantzan.com/bideoak/1976_cespedosa-de-tormes-tve-raices[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/1976_cespedosa-de-tormes-tve-raices
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20140317/7379e4c4/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago