[dantzan] Aralar: Lakuntzako Pertza 2014 makil-dantza [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Urr 8, 11:12:15, CEST 2014


Abuztuko Ama Birjinaren ondoko igandean ospatzen da Lakuntza Pertza
festa, Aralarko santutegian. Lakuntzako Pertza elkarteak antolatuta,
lakuntzarrak tripotak, ogia eta ardoa daramatzan astoarekin igotzen dira
San Migelera. Bidean, festari izena ematen dion pasadizioa ustez gertatu
zen tokian geldialdia egin eta tripotak jaten dituzte. Izan ere, ele
zaharrak dio, behinola, lakuntzarrak Asulbizio festa ospatzera San
Migelera abiatu zirela, asto gainean tripotaz betetako pertza
zeramatela. Bide erdian pertza asto gainetik erori, maldan behera
bueltaka hasi eta Uharteko errotariari begian jo omen zion, betoker
utziz. Luzaroan adarra diete uhartearrek lakuntzarrei pertzaren kontura,
eta halako batean, 1966an, lakuntzarrek Lakuntzako Pertza izeneko
elkartea sortu eta 1967an izen bereko festa antolatzen hasi ziren, asto,
pertza eta tripotarekin. 

Aralarko Santutegian 11:00etan meza ospatu, eta ondoren tripotak, ardoa
eta ogia banatzen ditu Lakuntzako Pertza elkarteak, eta Bil-toki gazte
elkarteko kideek Lakuntzako Pertzako eguneko dantzak eskaintzen
dituzte. Makil-dantza batekin hasten dira, astoa dantzarien artean
lagunduz, eta ondoren alkate-dantza egiten dute. Bierrik Fundazioaren
bideo honetan makil-dantza ikus daiteke. Bideoa: Bierrik Fundazioa.
Aralarko San Migel, Lakuntzako Pertza, makil-dantza, 2014-08-17.

Aralar: Lakuntzako Pertza 2014 makil-dantza
Dantzan.com - 2014/10/08
http://www.dantzan.com/bideoak/aralar-lakuntzako-pertza-2014-makil-dantza[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/aralar-lakuntzako-pertza-2014-makil-dantza
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20141008/197bc1f8/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago