[dantzan] Frantisek Pospisil: Euskal dantzak 1927 [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Urr 9, 12:59:36, CEST 2014


Bai, Europa puntarik punta korritu eta Euskal Herrian ere izan zen
Frantisek Pospisil, 1927. urtean hain zuzen ere, eta zenbait euskal
dantza filmatu zituen. Horiek dira hemen aurkezten ditugun irudiak. Juan
Antonio Urbeltz-ek helarazi dizkigu irudiok, eta berak argitu digu bere
ustez non eginak diren filmaketak. Lehenengo irudiak Lekarozko
ikastetxean hartuko zirela irudika daiteke. Izan ere, Aita Donostia eta
HIlario Olazaran fraide kaputxinoak dira itxura guztien arabera
irudietan ageri direnak, eta kaputxinoek Lekarotz-en zuten ikastetxeko
ikasleak izan daitezke dantzari ageri diren gaztetxoak. Bigarren
irudiak, Donostian, Urgull-en alboan, Apaizen pasealekua moduan
ezagutzen den bidean hartu zirela dirudi. 

Honekin bukatzen da Frantisek Pospisil-ek 1927an filmatu zituen euskal
dantzetatik iritsi zaiguna, eta honekin borobiltzen da baita ere
argitaratzen joan garen Pospisilen grabazio sorta osoa[1]. Juan Antonio
Urbeltzi esker eskuratu eta sareratu ditugu interes handikoak iruditu
zaizkigun irudiok. On egin. 

Frantisek Pospisil, euskal dantzak, Lekaroz eta Donostia, 1927.

Frantisek Pospisil: Euskal dantzak 1927
Dantzan.com - 2014/10/09
http://www.dantzan.com/bideoak/frantisek-pospisil-euskal-dantzak-1927[2]

------------------------------------------------------------------------

[1] ../kidea/JFL/frantisek-pospisil
[2] http://www.dantzan.com/bideoak/frantisek-pospisil-euskal-dantzak-1927
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20141009/9e149bbb/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago