[dantzan] Edadetuen Konpainia [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Urr 13, 09:54:29, CEST 2014


Inoiz ez gara zaharregiak dantzarako, inoiz ez da berandu dantzan
hasteko. Lema horrekin ekin zion 1989an bere ibilbideari Company of
Elders-ek, Edadetuen konpainiak. 60 urtetik gorako dantzariak dira
konpainia honetako kidea, eta 80 urteren bueltan dabiltzan hainbat
dantzari dira haien artean. Nazioarteko koreografo prestijiotsuak
gonbidatzen dituzte beraiekin lan egiteko, eta nazioarteko birak egiten
dituzte beraien emanaldiak eskainiz, eta besteak beste Veneziako
Biurteko Dantza Jaialdian (Italia), Rotterdam (Holanda) edo St Polten
(Austria) izan dira. Sibil (80 urte), Donald (74), Richard (71) edo Eve
(80) mintzatzen dira bideoan dantzak beraien bizitzari ematen dienaz eta
adinean aurrera joan arren dantzan aritzeak eskaintzen dienaz. 2009ko
uztailean BBC1en eskainitako saioaren irudiak dira honakoak. Meeting the
Company of Elders, BBC1, 2009.

Edadetuen Konpainia
Dantzan.com - 2014/10/13
http://www.dantzan.com/bideoak/company-of-elders[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/company-of-elders
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20141013/8abbf163/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago