[dantzan] Montevideo: Euskal Errian festa 1922 [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Urr 16, 10:14:09, CEST 2014


Aitor Alava, Argentinako Ekin dantzari taldeko zuzendariak Youtuben
aurkitu eta bere blogean ezagutzera emandako harribitxia da honakoa.
Urugaiko XX. mende hasierako irudi sorta bat jasotzen du bideoak, eta
horien artean euskal festa bat, hain zuzen ere Montevideoko Euskal Erria
euskal etxean 1922an ospatutako festa baten irudi ederrak ageri dira.
Txistularien doinura dantzan ageri dira dozena pasa lagun, dantza
soltean, bikote eta laukotetan antolatuta. 30 segundu baino ez dira,
baina 30 segundu mamitsu eta bikainak. Irudiak hobeto dastatu eta
behatzeko, bigarren aldiz errepikatuta jarri ditugu eta abiadura
geldoagoan, xehetasunak hobeto ikusteko. 

Montevideo, dantzaldia Euskal Erria Euskal Etxean, 1922.

Montevideo: Euskal Errian festa 1922
Dantzan.com - 2014/10/16
http://www.dantzan.com/bideoak/montevideo-euska-errian-festa-1922[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/montevideo-euska-errian-festa-1922
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20141016/ef8fa184/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago