[dantzan] Xuriach: 1700 inguruko sardana bat [Bideoa]

Dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Or, Urr 24, 11:49:55, CEST 2014


Garai bateko dantzari buruzko ikerketak egin eta orduko dantzakera
ber-asmatzen ahalegintzen da Xuriach talde katalandarra. Carles Mas
musikari eta dantzariak ikerketa sakona egin du Bartzelonan 1700. urte
inguruan dantzatzen zenaren inguruan, eta bildutako dokumentaziotik
abiatuta honako pieza prestatu du Xuriach taldeak. Garai hartan,
noblezia eta aristokrazia katalanak Pavanak eta Sardanak dantzatzen
zituen, besteak beste, eta Josep Faust-ek 1701 inguruan idatzitako
"cerdana" mudanzaren deskribapen koreografikoan oinarrituta prestatu
dute pieza hau. 

Potau-ko esku-idatziaren arabera berregindako sardana. Berregite
koreografikoa: Carles Mas. Dantzariak: Xabier Rota, Anais Falco, Lidia
de Mena, Joan Codina, Carles Mas, Anna Romani. Musikariak: Nuno Mendes
(biolina), Xavier Puertas (baix de cambra), Josep Reche (trompa de
postillo), Marc Riera (baixonet). Bartzelonako Musika Museoarentzat
egindako grabazioa 2014ko martxoaren 10ean, Bartzelonako Errege Plazan,
Bartzelonako Historia Museoaren laguntzarekin. Bartzelona: Xuriach 1700
inguruko sardana bat.

 

 

Xuriach: 1700 inguruko sardana bat
Dantzan.com - 2014/10/24
http://www.dantzan.com/bideoak/bartzelona-xuriach-1700-sardana[1]

------------------------------------------------------------------------

[1] http://www.dantzan.com/bideoak/bartzelona-xuriach-1700-sardana
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20141024/a56f9a7e/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago